Asteasu (1951). Literaturatik bizitzeko apustua egin eta horretan dihardu. Bilbon egin zituen ekonomia-ikasketak, eta filosofiakoak Bartzelonan.
Obrak:
Narrazio-lanak ditu bere saiorik trinkoenak, baina ezin dira ahaztu olerkigintzna eman dituen bitxiak ere. Horien artean dago haren poema gehienak biltzen dituen Etiopia (1979). Ruper Ordorikak musikaz jantzitako Henri Bengoa Inventarium izeneko emanaldia gogoan hartzekoa da. Trikuaren apoema ere, bere laburrean, adierazgarria da.
Iritzi kritikoa:
-Etiopia hizkeraren esplorazioa da; etxeko hizkera, basati eta aske bihurtzeko ahalegin berritzailea. Atxagak olerkian ikusten du XX.mendearen hasierako abangoardien bidea erakusetko modurik egokiena.
- Poesia sozialari bizkar ematen dio, ez baitu uste poesia mundua aldatzeko tresna denik. Gauza bera egiten du poesia existentzialistarekin ere; bizitzaren patua naturaltasunez onartzen du. Poesia sentimentalaren arratorik ere nekez aurki daiteke haren lanean. Sentimenduak arrazionalizatu egiten dira. 3. pertsonan idazten du.
-Apropos bilatzen duen distantzia horretatik, ironia samurra da Atxagak ikusten duenaren aurrean hartzen duen jarrera.
-Dogmakeriarik eza, olerkarien betiko gai humanoetara, pretentsio handirik gabe hurbiltzeko joera. Arestiren harria, poetak bere mailuz zizelkatzen duen harria eod mailu kolpez herria esnatzeko zerabilena, orain, Atxagartekin, harea biohurtu da, denboraren etengabejo iragana eta gure izatearen deuseza irudikatzen duen harea.
-Atxagaren ezaugarri nabarmenena irudien pilaketa da. Lotura logikoei ihes egin eta, badirudi, sujerentzien bidez helarazi nahi ziola irakurleari errealitatearen konplexutasuna.Publizitatearen eta zinearen eragina nabari ditu horretan. Mezu pilatu eta subliminalek giza kontzientzia jarri nahi dute lanean.
Bilbon, Inbestidura Domina ekitaldian jaso zuen domina eta emandako eskertza ikus dezakezue.
Bernardo Atxagak argitaratutako 'Siete casas en Francia' bere azken nobelaren inguruan Javier Palacio, EL CORREO TV-ko kazetariak egindako elkarrizketa ikus dezakezue
Bizitza: